Edesan teknologiarik berrienak aplikatzen ditugu ingurumenari eragindako kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. Hori dela eta, gure etxetresna elektrikoek eraginkortasun energetiko handiena dute. Elektrizitatea gutxiago kontsumitzeak berotegi-efektua ekiditeaz gain, zure fakturan aurrezten laguntzen dizu.
Gure produktuak

Ontzi garbigailuak
Gure ontzi-garbigailuak ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena egiteko eta energia nabarmen aurrezteko fabrikatuak izan dira. Hala, Europako energia-etiketatze berria aplikatu dugu, gure modelo guztietan A+ ratioa lortuz. Ba zenekien gure ontzi-garbigailuak 11 litro ur bakarrik kontsumitzeko diseinatuak daudela? Ba al zenekien hauek erabilita bataz beste eguneko 25 l ur aurreztu ditzakezula? Etorkizun jasangarria gure etxeetako bakoitzean eraikitzen hasten delako…

Labeak
Eraginkortasuna da gure araua. Horregatik, garbitzen laguntzeaz gai, aurrezten ere laguntzen dizugu. Gure labeen pirolisiak barruko garbitze-tenperatura mantendu egiten du, beharrezkoa duen energia bakarrik kontsumituz.

Hozkailuak
Gure hozkailuek, A++ ziurtagiria lortzen dute Europako etiketatze energetiko berriarekin, eta energiaz gain, dirua aurrezten ere lagunduko dizute.

Garbigailuak
Gure garbigailuak ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena egiteko eta energia nabarmen aurrezteko fabrikatuak izan dira. Hala, Europako energia-etiketatze berria aplikatu dugu A+++ (ratiorik onena) lortuz 8 kiloko garbigailuetan, eta A++ 7 eta 6 kilokoetan. Ezaugarri hori ingurumenarekin dugun konpromiso irmoaren adierazlea eta bermea da.

Lehorgailuak
Erronka handiak arazo ez direlako… Detektatzen duten pisuaren araberako kontsumo aldakorra duten lehorgailuak, 420 mm-ko eskotilla estra handidunak, eta merkatuko danborrik handiena dutenak. Jarri arropa lehortzen nahi duzunean 24 ordura arteko programatzailearekin, eta gehitu 20, 40 edo 60 minutuko denbora estra hala behar izanez gero. Izan ere, gure lehorgailuak merkatuko isilenetakoak izateaz gain, lehorgailua jartzea infernu ez bilakatzea lortzen dute…