Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Edesa.com atarira sartzeko eta berau erabiltzeko baldintza orokorrak

01/ SARRERA

Dokumentu honetan ezartzen dira WEB hau erabiltzeko baldintza orokorrak. Webgunearen jabea EDESA ELECTRODOMÉSTICOS, KOOP. E. MUGATUA da (aurrerantzean EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK).

WEB honetara sartzeak ERABILTZAILE izaera ematen dio aukera hori egiten duenari. Sartu ahal izateko, edozein ERABILTZAILEK aurretik klausula multzo honetan agertzen diren baldintzak, ezaugarriak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako ohar legalak irakurri eta onartu beharko ditu ezinbestez.

Atariak eskaintzen duen zerbitzua, eta ondorioz, baita WEB honetara sartzea ere, doan da, eta edukiak bistaratu ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea. Hala ere, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek erabiltzaileari erregistratzea eska diezaioke, hau da, dagokion inprimakia betetzea, zerbitzu zehatzetara sartu ahal izateko. Zerbitzu zehatzen bat jasotzeko ERABILTZAILEA erregistratu egiten bada, eta izaera pertsonaleko datuak ematen baditu, datu hauek Seigarren atalak ezartzen duen moduan jaso eta erabiliko dira.

Eskuragarri egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekin konexioak egitea eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko modua, erabilerako Baldintza Orokor hauen araberakoa izango da. Gauza bera gertatzen da WEB orrialde horiek eska ditzaketen baldintza espezifikoekin ere.

Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.

02/ ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Betebehar orokorrak

Zerbitzuaren hornitzaile gisa, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek WEB orrialde honetan eskaintzen dituen zerbitzuak eman behar ditu, erabiltzailearekin izan ditzakeen komunikazioen sekretua modu eragingarrian bermatuz, eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzuna emanez.

WEB orri honek ez ditu jasotzen eta gordetzen bisitarien datu pertsonalak, baldin eta ERABILTZAILEAK berak libreki eta bere borondatez eskaintzen ez baditu.

Aldaketak

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek, bere gain hartuko du edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, WEB orrialdean agertzen den informazioan edo haren aurkezpenean edo konfigurazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea, beti ere WEB orrialdearen zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.

03/ ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Erabilera baldintzak

Uneoro, erabiltzaileak WEB orrialde honek eskaintzen dituen zerbitzuei erabilera egokia eman beharko die; ezingo ditu legezkoak ez diren, edo indarrean den legediaren aurkakoak izan daitezkeen jarduerak egin.

Hori hala, ERABILTZAILEAK hitzematen du:

ERABILTZAILEAK WEB orrialde honetan dagoen informazio guztia bistaratzeko eta bere sistema informatikoetan erreproduzitzeko baimena dauka, baldin eta eduki hauek guztiak erabilera esklusiborako badira, eta beste pertsona batzuei helarazten ez badizkie.

04/ WEB ORRIAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA

Sarbidea

WEB orrialderako sarbidea eta bertan agertzen den informazioa erabiltzeko modua, hori egiten duenaren erantzukizun soila izango da. EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek ez du erantzukizunik izango informaziorako sarbide edo erabilera horretatik eratorritako edozein ondorioren, kalteren edo galeren gainean, bere eskuduntzak zehatz-mehatz erabiliz bete behar dituen xedapen legalak aplikatzetik eratorritako jarduera horietan izan ezik.

Funcionamiento Web orrialdearen funtzionamendua

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek ez du bermatzen WEB orrialde honen eta eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena.

Horrela, ez du erantzukizunik izango, WEB orrialdearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziak sor dezakeen edozein motatako kalte eta galerak gertatuz gero.

Edonola ere, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek ahal duen guztia egingo du WEB orrialde hau eta bertako zerbitzuak etenik gabe eskuragarri egon daitezen.

Bestelakoak

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek ez du bermatzen, eta ez ditu bere gain hartuko, honako inguruabarretan gerta daitezkeen kalte-galerak, edozein motatakoak direlarik ere:

05/ JABETZA INTELEKTUALA

WEB orrialde honen eta bertan agertzen diren elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-enak dira, baldin eta beste jabe bat dutela zehazten ez bada. Beraz, edukiak erreproduzitzeko, banatzeko, komunikatzeko eta aldatzeko eskubideak esandako konpainiak baino ezin izango ditu baliatu.

WEB honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-en zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kodeak, iturria eta objektua, etab. EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-en titularitatepekoak dira; beraz, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK da horiek guztiak ustiatzeko eskubidea legez duen bakarra.

WEB orrialde honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

ERABILTZAILEAK erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako edukiak ikustea eta kargatzea soilik izango du baimenduta. Gainera, hori ezingo die beste batzuei edo erakundeei hedatu.

Erabat debekatuta dago ERABILTZAILEAK WEB orrialde hau nolabait aldatzea eta bertako edukietan inolako eraginik izatea (esteka edo linketan eta antzekoetan, esate baterako).

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista eta difamatzaileak izan ez daitezen, eta biolentzia bultzatu ez dezaten.

Titularrek espresuki baimendu gabe edukiak erreproduzitzea, banatzea, komunikatzea eta aldatzea, Legeak babesten dituen jabetza intelektualeko eskubideen aurkako arau-haustea izango da.

ERABILTZAILEAK eskubide hauek urratuz gero, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK dagozkion jarduera administratibo, zibil eta penalez baliatu ahal izango da.

06/ ESTEKAK EDO LOTURAK

Ezin izango da beste edozein WEB orrialdetatik atarira inolako loturarik ezarri EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek aurretik eta idatziz baimenik ematen ez badu.

WEB orri honek EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEB orrialde batzuetarako edukiak edo estekak balitu, sozietate honek atari edo WEB orrialde horien gainean inolako kontrolik ez duela jakinarazten du; horrez gain, ez da bertako edukien erantzulea izango. WEB orrialde honek izan ditzakeen estekak informazioko erreferentzia gisa soilik eskainiko dira; hori dela eta, ez da bertatik eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko inolako baloraziorik egingo.

Edonola ere, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek ez du bere gain hartuko aipatutako beste horiek eskainitako zerbitzuekin lotura duen inolako erantzukizunik, horiek dela eta aurkez daitezkeen edozein motatako erreklamazioren eta demandaren aurrean.

07/ PRIBATUTASUN POLITIKA. IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

Izaera pertsonaleko datuen babesa

WEB orrialde honen bidez bilduko diren izaera pertsonaleko datuak, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-en ardurapean dagoen fitxategi batean jasoko dira.

Hori hala, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek WEB orrialde honen bidez bildutako informazioa konfidentzialtasun osoz erabiliko du, eta beti ere Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean DBLO) xedatutakoaren arabera.

Era berean, EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek bere egiten du jasotako datu pertsonalak hasera batean zehaztutako helburuekin bat ez datorren bestelako helburuz ez erabiltzeko konpromisoa.

Segurtasuna datuen tratamenduan, prozesu informatikoan eta datuen zaintzan

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-ek adierazi eta bermatzen du, abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean RLOPD) onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako segurtasun-maila duela datu pertsonalen babesari dagokionean, eta, era berean, bere esku dauden baliabide tekniko eta antolaketako guztiak jarri dituela ERABILTZAILEEK emandako datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko, eta baita horien galera, erabilera desegokia, baimenik gabe sartzea edo lapurtzea ekiditeko ere.

Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak

EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK da WEB orrialde honen atal ezberdinetan biltzen diren datu guztien arduraduna. Hala nahi izanez gero, ERABILTZAILEAK DBLOan aurreikusten diren sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauza ditzake, horretarako idatzi bat zuzenduz (EDESA Electrodomésticos Koop. E. 49 posta-kutxa. San Andres auzoa 18, 20500 ARRASATE-MONDRAGON, Gipuzkoa), pertsonalki bertaratuz, edo mezu elektroniko bat idatziz fitxategiaren arduradunari. E.mail info@edesa.com

08/ ESTEKAK

Hemen azaldutako pribatutasun politika WEB orrialdeari dagokio, eta ez da hala bermatzen gune honekiko esteken bidezko bestelako sarbideetan, ezta gune honetatik beste WEB orrialde batzuekiko esteketan ere.

09/ LEGEAREN APLIKAGARRITASUNA ETA JURISDIKZIOA

Erabilera eta nabigazio Baldintza Orokor hauek, nahiz erabiltzailearen eta EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-en arteko hartu-emanak, Espainiako legediaren arabera gidatuko dira.

Baldintza Orokor hauen edo dagokien edukiaren inguruko, nahiz erabiltzailearen eta EDESA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK-en arteko hartu-emanen gaineko edozein auzitarako, alde biek, legokiekeen bestelako edozein foruri uko eginez, Bergarako (Gipuzkoa-Espainia) Epaitegi eta Tribunalen eskumen esklusiboa onartzen dute.